Turismo bulegoa

Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako  ordutegia (ekainaren 17tik irailaren 15era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandea: 10:00 - 14:00


 

Neguko ordutegia (azaroaren 1etik martxoaren 31ra)

Asteartea: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-15:00
Igandea: 10:00-14:00

Jaiegunak: 10:00-14:00

 


 

Udaberriko ordutegia (apirilaren 1etik ekainaren 16ra eta irailaren 16tik urriaren 31ra)

Asteartea: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandea: 10:00-14:00

Orio

ORIO
Orio Donostiatik 17 km-ra dago, honen mendebaldean. Arrantza-tradizio handiko herria da, ibaiertzetan ontziolak eta portu-jarduera dituena. Itsasoari erabat lotuta egon da Erdi Aroan sortu zenetik.

Oria ibaiaren ondoan dago. Gipuzkoako ibairik luze eta emaritsuena da Oria, eta meandro asko eratzen ditu Antillako hondartzatik gertu itsasoarekin bat egin aurretik. Ibai-bidea eta portu naturala izan da betidanik, eta horrek eman dio Oriori bere portu-izaera. Duela bi mendera arte, ibaiertzetan padura zabalak eta dunak zeuden. Pixkanaka, dikeen eraikuntzari esker, ibaiari lur horiek kendu zitzaizkion eta soro bihurtu ziren. Gainera, XIX. mendean zubiak eraiki zituzten arte, itsasadarra oztopo natural bat zen. Kostaldetik zihoazen guztiek, geldialdia egin behar izaten zuten.

Orion Kostaldeko Done Jakue Bidea gogorarazten diguten elementu asko daude, eta jarraian azalduko ditugu:

Erdi Aroko galtzada
San Martin baseliza
Gurutze-bidea
Kale Nagusia
Erromesentzako ospitale zaharra edo "Piedadia"
Bariko San Nikolas eliza
Itsasadarra
Estekak


ERDI AROKO GALTZADA

Orio kokatzen den erribera guztiz lauaren parean, Igeldo-Mendizorrotzeko kostaldeko mendikatea altxatzen da. Bere erliebe aldapatsuak hesi bat sortzen du kostaldeko tarte honetan. Donostiatik zetorren bide zaharra mendikate honetan barrena zihoan, eta Kostaldeko Done Jakue Bideak ere ibilbide berari jarraitzen dio. Oriorako jaitsieran, galtzada zaharraren zati handiak aurkituko ditu erromesak, ongi kontserbatu direnak.


SAN MARTIN BASELIZA

Antzinako baseliza eder hau Orioren sarreran dago, kokaleku pribilegiatu batean. Oria ibaiaren bokaleari eta itsasoari begira dago, muino baten gainean, eta inguru hori ere baselizaren izenaz ezagutzen da. Egungo eraikina XVI. mendekoa da seguruenik. Eraikin zaharrago baten gainean altxatzen da, baina oinplano handiagoa du. Baselizaren barruan San Martin, San Sebastian, Kristo Santua eta Santa Anaren irudiak dituzten hiru erretaula daude.


GURUTZE-BIDEA

Orioko gurutze-bidea Done Jakue Bidetik doa, eta herriko bi eraikin erlijioso nagusiak lotzen ditu: San Martin baseliza eta San Nikolas parrokia. Gurutze gehienak bistara daude, eta lagun egingo digute herrigunerako bidean. Iritsi aurretik, landa-eremu bat zeharkatuko dugu, eta bertan marinel-kutsua darien XVI. mendeko eraikinak aurkituko ditugu.

KALE NAGUSIA

Done Jakue Bideak Orioko erdialdea (Erdi Arokoa) zeharkatzen du, eta "Kale Nagusia" izena hartzen du tarte horretan. Honela, antzina Donostiatik zetorren bide nagusi horrek Orioko parte zaharra itxuratu du. Kale Nagusian oinetxe asko daude, eta horien artean XV. eta XVI. mendeko eraikinak eta geroagokoak nabarmentzen dira. Eraikin horietako bat, Iturriaga jauregia, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa hartzeko berritu da.

ERROMESENTZAKO OSPITALE ZAHARRA EDO "PIEDADIA"

Orioko Kale Nagusian, antzina, erromesentzako ospitale bat zegoen, Pietatearen Andre Mariari atxikia. Hainbat mendetan zehar, eraikin horrek erromesak, bidaiariak edo aterpe bila zebiltzan pobreak hartu zituen. XVI. mendeko testigantzen arabera, garai hartan ostatu-emaile bat eta hogei ohe inguru zeuzkan. Gaur egun, eraikinaren hondarrak baino ez dira geratzen.

BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA

Kale Nagusian behera, San Nikolas parrokia ikaragarrira iritsiko gara. XVI. eta XVII. mendeko eraikin errenazentista da, eta XIII. mendeko eliza baten gainean dago eraikita. Plataforma zabal batean dago, eta pilare handien gainean kokatutako arku indartsu batzuek sostengatzen dute plataforma horren zati bat. Tenpluaren inguruan atari perimetral deigarri bat aurkituko dugu, erronda-bide baten modukoa eta erabat estalia. Barrualdearen aberastasun artistikoari dagokionez, Bariko San Nikolasi (bidaiari eta arrantzaleen zaindaria) eskainitako aldarea azpimarratu behar da.

ITSASADARRA

Duela gutxira arte, Orioko kale nagusia itsasadarrean amaitzen zen. Bertan ontziraleku bat zegoen, itsasadarra zeharkatzeko zerbitzu batez hornitua. Zerbitzu hori zen bi ertzen arteko lotura bakarra, eta bidaiariek, zubirik ez zegoenez, ontzia alokatu behar izaten zuten beste aldera joateko. Hala ere, erromesek bazuten erregeak emandako pribilegio bat, eta salbuetsita zeuden itsasadarra zeharkatzearen truke marai bat ordaintzetik. Horrek erakusten du Done Jakue Bideak garai hartan zeukan garrantzia.

  • ABIATU AURRETIK

    PRESTAKETA
    Edozein pertsonak egin dezake erromesaldia oinez, baldin eta behar bezala prestatuta badago, arau logiko batzuk jarraitzen baditu eta ahaleginak bere ahalmenera egokitzen baditu. Horretarako, aurrez trebatzea komeni da, ibilaldi luzeak eginez edo mendi-ibilaldi gero eta luzeagoak eginez.


    PLANGINTZA
    Egin nahi den ibilbidearen etapak aurrez antolatzea komeni da, kontuan izanik etapa bakoitzean 25 eta 30 km artean egin ohi direla. Garai egokiena aukeratzea komeni da. Gainera, garai hori aldatu egin daiteke ibilbidearen arabera. Ahal izanez gero, neguaren laztasuna eta udako bero itogarria saihestu behar dira. Ibilbidearen hasieran etapa laburrak egitea komeni da, eta gorputza ohitzen joan ahala distantziak handitzea, betiere norberaren indarrak neurtuz eta horren arabera jokatuz. Garrantzitsua da, halaber, senideei bidaia-plana jakinaraztea, abiatu aurretik eta ibilbidean zehar.

  • ZER ERAMAN BIDERAKO

    MOTXILA
    Motxilak erosoa eta praktikoa izan behar du, gauzak ongi antolatuta edukitzeko modukoa. Pisu gutxi eraman behar da motxilan, gehienez gorputz-pisuaren %10.


    JANZKERA
    Janzkerak eguraldiaren edo urte-sasoiaren araberakoa izan behar du.
    Labur daitezkeen galtzak
    Kotoizko galtzerdiak, beti lehorrak eta garbiak
    Oso garrantzitsua da oinetako egokiak eramatea, aurrez erabiliak, oinetara moldatuak eta labaintzen ez direnak
    Dutxarako txankletak
    Euritarako pontxoa
    Txanoa


    GARBITASUNA ETA ZAINKETA
    Eskuoihala
    Nezeserra
    Azazkal-moztekoa
    Botika-kutxa: desinfektatzailea, guraizeak, esparatrapua, kotoizko bendak, babak saihesteko krema berezia edo tiritak, alkohola, krema antiinflamatorioa eta aspirinak edo parazetamola, libragarria eta antidiarreikoa.
    Eguzkitik babesteko krema


    TRESNAK
    Kantinplora
    Makila edo bastoiak
    Labana
    Arropa-pintzak
    Paperezko musuzapiak
    Argazki-kamera
    Telefono mugikorra eta kargagailua
    Ohar-koadernoa
    Lozakua
    Detergentea
    Belarrientzako tapoiak


    AGIRIAK ETA INFORMAZIOA
    NAN eta Gizarte Segurantzako Txartela
    Erromes-egiaztagiriak
    Bidearen gidaliburua

Turismo bulegoa

Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako ordutegia (ekainaren 13tik irailaren 11era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00

 


 

Neguko ordutegia (azaroaren 1etik  martxoaren 31era)

Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00

Jaiegunak: 10:00-14:00

 


 

Udaberriko ordutegia (apirilaren 1tik ekainaren 12ra)

Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00

  • ABIATU AURRETIK

    PRESTAKETA
    Edozein pertsonak egin dezake erromesaldia oinez, baldin eta behar bezala prestatuta badago, arau logiko batzuk jarraitzen baditu eta ahaleginak bere ahalmenera egokitzen baditu. Horretarako, aurrez trebatzea komeni da, ibilaldi luzeak eginez edo mendi-ibilaldi gero eta luzeagoak eginez.


    PLANGINTZA
    Egin nahi den ibilbidearen etapak aurrez antolatzea komeni da, kontuan izanik etapa bakoitzean 25 eta 30 km artean egin ohi direla. Garai egokiena aukeratzea komeni da. Gainera, garai hori aldatu egin daiteke ibilbidearen arabera. Ahal izanez gero, neguaren laztasuna eta udako bero itogarria saihestu behar dira. Ibilbidearen hasieran etapa laburrak egitea komeni da, eta gorputza ohitzen joan ahala distantziak handitzea, betiere norberaren indarrak neurtuz eta horren arabera jokatuz. Garrantzitsua da, halaber, senideei bidaia-plana jakinaraztea, abiatu aurretik eta ibilbidean zehar.

  • ZER ERAMAN BIDERAKO

    MOTXILA
    Motxilak erosoa eta praktikoa izan behar du, gauzak ongi antolatuta edukitzeko modukoa. Pisu gutxi eraman behar da motxilan, gehienez gorputz-pisuaren %10.


    JANZKERA
    Janzkerak eguraldiaren edo urte-sasoiaren araberakoa izan behar du.
    Labur daitezkeen galtzak
    Kotoizko galtzerdiak, beti lehorrak eta garbiak
    Oso garrantzitsua da oinetako egokiak eramatea, aurrez erabiliak, oinetara moldatuak eta labaintzen ez direnak
    Dutxarako txankletak
    Euritarako pontxoa
    Txanoa


    GARBITASUNA ETA ZAINKETA
    Eskuoihala
    Nezeserra
    Azazkal-moztekoa
    Botika-kutxa: desinfektatzailea, guraizeak, esparatrapua, kotoizko bendak, babak saihesteko krema berezia edo tiritak, alkohola, krema antiinflamatorioa eta aspirinak edo parazetamola, libragarria eta antidiarreikoa.
    Eguzkitik babesteko krema


    TRESNAK
    Kantinplora
    Makila edo bastoiak
    Labana
    Arropa-pintzak
    Paperezko musuzapiak
    Argazki-kamera
    Telefono mugikorra eta kargagailua
    Ohar-koadernoa
    Lozakua
    Detergentea
    Belarrientzako tapoiak


    AGIRIAK ETA INFORMAZIOA
    NAN eta Gizarte Segurantzako Txartela
    Erromes-egiaztagiriak
    Bidearen gidaliburua

logo udala

Turismo Bulegoa, Aritzaga kalea, 1
20810 ORIO, Gipuzkoa
Tl: 943 835 565 - iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Udal webgunea orio.eus

Gora joan