Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandea: 10:00 - 14:00
Asteartea: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-15:00
Igandea: 10:00-14:00
Jaiegunak: 10:00-14:00
Asteartea: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandea: 10:00-14:00
Kostaldeko Done Jakue ibilbideak jatorrizko garaiko indarraren zati bat berreskuratu du gaur egun. Iraganean baino askoz biztanle gehiago dituen ingurua zeharkatzen du egun, eta, beraz, ibaiak zeharkatzen dituzten zubiak etengabe agertzen dira. Gainera, erromesentzako garai hartan baino erraztasun eta zerbitzu gehiago ditu gaur egun.
Ez du galbiderik, betiere seinaleztatutako ibilbideari jarraitzen badiogu, eta trafikoa duten bideetatik aldentzen da normalean ibilbide hori. Era berean, mendiko bizikletarekin egin daiteke, eta beste aukera batzuk eskaintzen ditu bideak tarte zailenetarako. Ondoren zehazten ditugun tarteak (distantzia eta iraupen desberdinekoak guztiak ere) hainbat modutan lotu daitezke, gure neurrira egindako etapa jakin batzuk osatuz. Deskribatutako zati bakoitza, Pasaian amaitzen dena izan ezik, erromesentzako aterpetxe batekin hornitutako herri batean amaitzen da.
Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00
Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00
Jaiegunak: 10:00-14:00
Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00
Hendaian bi modu izango ditugu Bidasoa ibaia zeharkatzeko eta Gipuzkoako lurretan bidea hasteko: lehena, Irunera doan Santiago zubia zeharkatzea da, eta bigarrena, ontziz paseo eder bat eginez Hondarribiara joatea da. Bi hasiera horiek bide bakar batean elkartzen dira pixka bat aurrerago.
Irunera iritsi bezain pronto, Junkaleko Andre Mariaren Eliza nabarmentzen da, izen bereko birjinaren erreplika bat daukana; XII. mendeko arte-lan erromaniko garrantzitsu bat da eta Gipuzkoako zaharrena dela uste da.
Hondarribian harresi-esparrua eta hiribildua ikusmenean hartzen duen Karlos V.aren gotorlekua nabarmentzen dira. Landa-paisaia batetik XVI. mendeko Guadalupeko Santutegira igoko gara, izen bereko gotorlekutik gertu, eta bertan bi aukera emango dizkigun bidegurutze bat aurkituko dugu: Jaizkibelen gailurreko kordaletik igotzea, hainbat dorrek zedarriztatutako bide batean zehar 543 metroko garaierara iritsi arte, edo mendiaren hegoaldeko hegalaren erditik jarraitzea, malda gutxiko bide batetik. Gailurraren amaieratik gertu, bide nagusia Lezora jaisten da, Done Jakue bidearen kostaldeko mugarrira; horren froga dugu Santo Kristoren basilikaren (XVII. mendea) elizpearen ezkerretara harresian kokatutako maskorra. Bide horri jarraiki, laster iritsiko gara Pasai Donibanera.
Pasai Donibanen, XVIII. mendeko Santa Ana ermitak badiaren eta portuaren ikuspegi panoramikoa eskaintzen du. Era berean, interesgarriak dira Joan Bataiatzailearen eliza eta kaiaren ondoan kokatutako gurutzetokia, non erromesek otoitz egiten baitzuten. Ontzi-zerbitzuak oraindik ere erromesei eta bisitariei beste aldera pasatzeko aukera ematen die.
Pasai San Pedron, Gipuzkoako kostaldeko tarte ikusgarrienetako bat hasten da, non bidea labarren ondotik igarotzen den. Labar garaienaren gainean Platako Itsasargia nagusitzen da, portuko sarreraren gainean kokatutako zelatari zoragarria. Aurrerago, Ulia mendian bertan, Erdi Aroaz geroztik baleak begiztatzeko erabilitako talaia zahar bati hurbiltzen zaio bidea. Bidea hirira jaisten da, ikuspegi paregabeak eskainiz.
Andre Maria eta San Bizente elizak nahitaez bisitatu behar dira hirian. Era berean, hiriak apostoluaren hainbat tailu ditu San Telmo museoan. Parte Zaharretik irten ondoren, eta Artzain Onaren katedral neogotikotik aldendu gabe, Amara Zaharra auzoan Santiago eliza txikia aurkituko dugu, hiriaren Done Jakue tradizioaren testigantza.
Kontxako Pasealekuan zehar ibilbidearekin jarraituz, pasealekuaren muturrean Miramar Jauregia nabarmentzen da, antzinatik erromes askori aterpea eman zien komentu zahar baten gainean eraikia 1888. urtean. Badia zeharkatu ondoren, bidea Igeldora igotzen da, oraindik bere izaerari eusten dion landa-ingurura. Pista eta bide lasaiak zeharkatuz, Orioko lehen baserrietara iritsiko gara, eta, gero, tarteka harri-zola kontserbatzen duen bide batek San Martin ermita zaharrera eramango gaitu, Orioko hirigune historikoaren atarira.
Orion Kale Nagusiaren bide-trazadura nabarmentzen da, Donostiatik zetorren kostaldeko bideak marraztutakoa, erromesak itsasadarraren beste aldera pasatzen zituen punturaino iritsi arte. Erromesek ez zuten zertan ontzi-bidaia ordaindu, errege-agindu bati esker. Itsasadarra labur-labur zeharkatu ondoren, Talaimendi mendira iritsiko gara, eta bertan kostaldeko ikuspegi zoragarriak eta txakolin-mahasti deigarriak izango ditugu. Laster Zarautzera iritsiko gara, eta bertan, Andre Maria Zeruratzearen (Santa María la Real) elizarekin batera, XV. mendeko erromes anonimo baten hilobia aurkituko dugu.
Zarauzko hirigune historikotik, Erdi Aroko galtzada txakolin-lursailen artean malda gogor batetik igoko da Santa Barbara ermitatik gertu iritsi arte, eta ermita horrek kostaldeko ikuspegi zoragarriak eskainiko dizkigu. Bideak leun jarraituko du, eta laster ikusiko dugu Getariako harkaitz-muinoa; Gipuzkoako portu zaharrenetako bat dugu Getaria. Bertako Erdi Aroko kaleen barruan aurkituko dugu San Salvador eliza gotikoa, harritzeko moduan lurzoru oso zail bati egokitutako eraikina.
Getaria pasatu ondoren, bideak Erdi Aroko galtzada kontserbatzen du tarte batzuetan, eta horietan zehar Askizuko San Martin elizara iritsiko gara, erromesen zaindariaren elizara, hain zuzen ere. Laster, Urola ibaiaren itsasadarrera iritsiko gara, non Santiago ermita zaharra eta erantsitako aterpetxea kontserbatzen diren; 1914. urtean Ignacio Zuloaga pintoreak museo bihurtu zituen horiek biak.
Zumaian San Pedro parrokia berezia aurkituko dugu, gotorleku itxura nabarmena duena, eta bertatik kale nagusia Kostaldeko Bidearen trazadurak marrazten du Arritokieta ermitara iritsi arte, eta hirigune historikoaren amaiera finkatzen du ermita horrek. Igoera eroso bat eginez Elorrixeko San Sebastian ermitara iritsiko gara, eta bide nahiko irregular bati jarraitu ondoren, Gipuzkoako Done Jakue ibilbidearen beste mugarri batera iritsiko gara, Itziarko Santutegira hain zuzen ere; lurraldeko birjina zaharrenetako bat dauka santutegiak. Itziartik, beherako bide batek San Roke ermitara eramango gaitu, eta pixka bat aurrerago Debara iritsiko gara.
Deban XVI. mendeko Andre Mariaren eliza nabarmentzen da, interes handiko elizpearekin eta klaustroarekin. Hiribilduak erromesentzako hiru ospitale ere izan zituen, eta bertako portura bidaiari asko iritsi ziren, Santiagorako oinezko erromesaldia hasteko. Debatik Markinaraino bideak bi aukera eskaintzen dizkigu: bata Astigarribian barrena, eta bestea Mutrikuko Kalbarion barrena. Lehenengo aukera bide tradizionalenari dagokio, baina bigarrenak laburragoa eta malda txikiagoak ditu eta, hortaz, erromes gehienek bigarrena erabiltzen dute. Bi bideak Olatzen elkartzen dira, Bizkaiko mugatik gertu, eta inguru bakarti bat zeharkatu ondoren, Markina-Xemeingo herrira iritsiko gara.