Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandea: 10:00 - 14:00
Asteartea: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-15:00
Igandea: 10:00-14:00
Jaiegunak: 10:00-14:00
Asteartea: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbata: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandea: 10:00-14:00
Europako azken bazterretan, indartzen ari zen Islamarekin borrokan, kontinente zahar osoan eragin handia izango zuen alegiazko elezahar kimeriko bat sortu zen: Santiago apostoluaren –Europako mendebalde osoan lurperatutako Jesusen ikasle bakarraren– hilobia Kristandade guztia erakarri eta liluratzeko gai izan zen mendebaldeko itsasargi bihurtu zen, eta, beraz, gurtzeko eta erromesaldirako toki esanguratsua bilakatu zen.
IX. mendean Santiago Apostoluaren hilobia Compostelan aurkitu zutenean, Erdi Aroko Europako erromes-ibilbide garrantzitsuena sortu zen: Done Jakue Bidea. Fedeak bultzatuta, Europako bazter guztietatik Compostelara zihoazen erromes zenbatezinen joan-etorrien ondorioz, izugarrizko garapen artistiko, sozial eta ekonomikoa gertatu zen. Horren aztarnak Done Jakue Bide osoan zehar antzeman daitezke.
IPARRALDEKO BIDEA
BARNEALDEKO BIDEA
BIDE FRANTSESA
Done Jakue Bideari buruzko web guneak
www.caminodesantiago.consumer.es
www.caminosantiago.org
www.caminosantiago.com
www.jacobeo.net
Erromesaldiari buruzko informazioa eta alderdi praktikoak
Egungo erromesak kontu handiz prestatu behar du biziko duen "esperientzia". Kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsu bat "erromesaren egiaztagiria" da. Agiri hori erromesaldia hasten den herrian eskura daiteke, eta erromesa Done Jakue Bidea egiten ari dela erakusten du. Erromesak igarotzen dituen herri guztien zigiluak jartzen dira bertan, eta beraz, "Compostela" delako agiria jaso ahal izateko gutxieneko ibilbidea egin duela frogatzen du. "Compostela" agiria Santiago de Compostelako katedraleko Erromesaren Bulegoak igortzen du, eta gutxienez 100 km egin izana egiaztatzen du. Horrez gain, erromesaren egiaztagiriak aterpeetan lo egiteko balio du.
ABIATU AURRETIK
PRESTAKETA
Edozein pertsonak egin dezake erromesaldia oinez, baldin eta behar bezala prestatuta badago, arau logiko batzuk jarraitzen baditu eta ahaleginak bere ahalmenera egokitzen baditu. Horretarako, aurrez trebatzea komeni da, ibilaldi luzeak eginez edo mendi-ibilaldi gero eta luzeagoak eginez.
PLANGINTZA
Egin nahi den ibilbidearen etapak aurrez antolatzea komeni da, kontuan izanik etapa bakoitzean 25 eta 30 km artean egin ohi direla. Garai egokiena aukeratzea komeni da. Gainera, garai hori aldatu egin daiteke ibilbidearen arabera. Ahal izanez gero, neguaren laztasuna eta udako bero itogarria saihestu behar dira. Ibilbidearen hasieran etapa laburrak egitea komeni da, eta gorputza ohitzen joan ahala distantziak handitzea, betiere norberaren indarrak neurtuz eta horren arabera jokatuz. Garrantzitsua da, halaber, senideei bidaia-plana jakinaraztea, abiatu aurretik eta ibilbidean zehar.
ZER ERAMAN BIDERAKO
MOTXILA
Motxilak erosoa eta praktikoa izan behar du, gauzak ongi antolatuta edukitzeko modukoa. Pisu gutxi eraman behar da motxilan, gehienez gorputz-pisuaren %10.
JANZKERA
Janzkerak eguraldiaren edo urte-sasoiaren araberakoa izan behar du.
Labur daitezkeen galtzak
Kotoizko galtzerdiak, beti lehorrak eta garbiak
Oso garrantzitsua da oinetako egokiak eramatea, aurrez erabiliak, oinetara moldatuak eta labaintzen ez direnak
Dutxarako txankletak
Euritarako pontxoa
Txanoa
GARBITASUNA ETA ZAINKETA
Eskuoihala
Nezeserra
Azazkal-moztekoa
Botika-kutxa: desinfektatzailea, guraizeak, esparatrapua, kotoizko bendak, babak saihesteko krema berezia edo tiritak, alkohola, krema antiinflamatorioa eta aspirinak edo parazetamola, libragarria eta antidiarreikoa.
Eguzkitik babesteko krema
TRESNAK
Kantinplora
Makila edo bastoiak
Labana
Arropa-pintzak
Paperezko musuzapiak
Argazki-kamera
Telefono mugikorra eta kargagailua
Ohar-koadernoa
Lozakua
Detergentea
Belarrientzako tapoiak
AGIRIAK ETA INFORMAZIOA
NAN eta Gizarte Segurantzako Txartela
Erromes-egiaztagiriak
Bidearen gidaliburua
Erromesaldia, hitzaren zentzurik hertsienean, fededun batek edo batzuek santutegi batera, leku sakratu batera edo konnotazio erlijioso garrantzitsuak dituen toki batera egiten duten bidaia da. Beraz, debozio-lekuetarako bidaia horien bidez, erromesak gauza sakratuekin harremanetan jartzen dira. Bidaia oinez egiten da sarritan, eta haren bidez, erromesak naturaz gaindiko gertaeraren bat bizi nahi du, ibilbidean zein helmugan, profanoa ez den errealitate baten parte izateko.
Erromesaldia erlijio gehienetan egiten da, eta hainbat adibide aurki ditzakegu hinduismoan, budismoan, judaismoan, kristautasunean edo islamismoan, besteak beste.
Kristautasunean, ezagutzen diren erromesaldi zaharrenak Jesus jaio, bizi edo hil zen lekuekin daude lotuta. Lur Santura egindako erromesaldiei buruzko kontakizunak ere badaude, gure aroko IV. mendetik aurrera. Erromesaldien beste helmugetako bat Erroma izan da, eta oro har, apostoluekin, santuekin edo martiriekin loturiko lekuak, Ama Birjinaren agerraldiekin zerikusia dutenak, mirariak edo sendakuntzak gertatu ziren lekuak eta abar.
Hona hemen kristauen tradizio handieneko erromesaldi-guneak:
ORIO
Orio Donostiatik 17 km-ra dago, honen mendebaldean. Arrantza-tradizio handiko herria da, ibaiertzetan ontziolak eta portu-jarduera dituena. Itsasoari erabat lotuta egon da Erdi Aroan sortu zenetik.
Oria ibaiaren ondoan dago. Gipuzkoako ibairik luze eta emaritsuena da Oria, eta meandro asko eratzen ditu Antillako hondartzatik gertu itsasoarekin bat egin aurretik. Ibai-bidea eta portu naturala izan da betidanik, eta horrek eman dio Oriori bere portu-izaera. Duela bi mendera arte, ibaiertzetan padura zabalak eta dunak zeuden. Pixkanaka, dikeen eraikuntzari esker, ibaiari lur horiek kendu zitzaizkion eta soro bihurtu ziren. Gainera, XIX. mendean zubiak eraiki zituzten arte, itsasadarra oztopo natural bat zen. Kostaldetik zihoazen guztiek, geldialdia egin behar izaten zuten.
Orion Kostaldeko Done Jakue Bidea gogorarazten diguten elementu asko daude, eta jarraian azalduko ditugu:
Erdi Aroko galtzada
San Martin baseliza
Gurutze-bidea
Kale Nagusia
Erromesentzako ospitale zaharra edo "Piedadia"
Bariko San Nikolas eliza
Itsasadarra
Estekak
ERDI AROKO GALTZADA
Orio kokatzen den erribera guztiz lauaren parean, Igeldo-Mendizorrotzeko kostaldeko mendikatea altxatzen da. Bere erliebe aldapatsuak hesi bat sortzen du kostaldeko tarte honetan. Donostiatik zetorren bide zaharra mendikate honetan barrena zihoan, eta Kostaldeko Done Jakue Bideak ere ibilbide berari jarraitzen dio. Oriorako jaitsieran, galtzada zaharraren zati handiak aurkituko ditu erromesak, ongi kontserbatu direnak.
SAN MARTIN BASELIZA
Antzinako baseliza eder hau Orioren sarreran dago, kokaleku pribilegiatu batean. Oria ibaiaren bokaleari eta itsasoari begira dago, muino baten gainean, eta inguru hori ere baselizaren izenaz ezagutzen da. Egungo eraikina XVI. mendekoa da seguruenik. Eraikin zaharrago baten gainean altxatzen da, baina oinplano handiagoa du. Baselizaren barruan San Martin, San Sebastian, Kristo Santua eta Santa Anaren irudiak dituzten hiru erretaula daude.
GURUTZE-BIDEA
Orioko gurutze-bidea Done Jakue Bidetik doa, eta herriko bi eraikin erlijioso nagusiak lotzen ditu: San Martin baseliza eta San Nikolas parrokia. Gurutze gehienak bistara daude, eta lagun egingo digute herrigunerako bidean. Iritsi aurretik, landa-eremu bat zeharkatuko dugu, eta bertan marinel-kutsua darien XVI. mendeko eraikinak aurkituko ditugu.
KALE NAGUSIA
Done Jakue Bideak Orioko erdialdea (Erdi Arokoa) zeharkatzen du, eta "Kale Nagusia" izena hartzen du tarte horretan. Honela, antzina Donostiatik zetorren bide nagusi horrek Orioko parte zaharra itxuratu du. Kale Nagusian oinetxe asko daude, eta horien artean XV. eta XVI. mendeko eraikinak eta geroagokoak nabarmentzen dira. Eraikin horietako bat, Iturriaga jauregia, Done Jakue Bideari buruzko Interpretazio Zentroa hartzeko berritu da.
ERROMESENTZAKO OSPITALE ZAHARRA EDO "PIEDADIA"
Orioko Kale Nagusian, antzina, erromesentzako ospitale bat zegoen, Pietatearen Andre Mariari atxikia. Hainbat mendetan zehar, eraikin horrek erromesak, bidaiariak edo aterpe bila zebiltzan pobreak hartu zituen. XVI. mendeko testigantzen arabera, garai hartan ostatu-emaile bat eta hogei ohe inguru zeuzkan. Gaur egun, eraikinaren hondarrak baino ez dira geratzen.
BARIKO SAN NIKOLAS ELIZA
Kale Nagusian behera, San Nikolas parrokia ikaragarrira iritsiko gara. XVI. eta XVII. mendeko eraikin errenazentista da, eta XIII. mendeko eliza baten gainean dago eraikita. Plataforma zabal batean dago, eta pilare handien gainean kokatutako arku indartsu batzuek sostengatzen dute plataforma horren zati bat. Tenpluaren inguruan atari perimetral deigarri bat aurkituko dugu, erronda-bide baten modukoa eta erabat estalia. Barrualdearen aberastasun artistikoari dagokionez, Bariko San Nikolasi (bidaiari eta arrantzaleen zaindaria) eskainitako aldarea azpimarratu behar da.
ITSASADARRA
Duela gutxira arte, Orioko kale nagusia itsasadarrean amaitzen zen. Bertan ontziraleku bat zegoen, itsasadarra zeharkatzeko zerbitzu batez hornitua. Zerbitzu hori zen bi ertzen arteko lotura bakarra, eta bidaiariek, zubirik ez zegoenez, ontzia alokatu behar izaten zuten beste aldera joateko. Hala ere, erromesek bazuten erregeak emandako pribilegio bat, eta salbuetsita zeuden itsasadarra zeharkatzearen truke marai bat ordaintzetik. Horrek erakusten du Done Jakue Bideak garai hartan zeukan garrantzia.
Europako azken bazterretan, indartzen ari zen Islamarekin borrokan, kontinente zahar osoan eragin handia izango zuen alegiazko elezahar kimeriko bat sortu zen: Santiago apostoluaren –Europako mendebalde osoan lurperatutako Jesusen ikasle bakarraren– hilobia Kristandade guztia erakarri eta liluratzeko gai izan zen mendebaldeko itsasargi bihurtu zen, eta, beraz, gurtzeko eta erromesaldirako toki esanguratsua bilakatu zen.
IX. mendean Santiago Apostoluaren hilobia Compostelan aurkitu zutenean, Erdi Aroko Europako erromes-ibilbide garrantzitsuena sortu zen: Done Jakue Bidea. Fedeak bultzatuta, Europako bazter guztietatik Compostelara zihoazen erromes zenbatezinen joan-etorrien ondorioz, izugarrizko garapen artistiko, sozial eta ekonomikoa gertatu zen. Horren aztarnak Done Jakue Bide osoan zehar antzeman daitezke.
Helbidea: Aritzaga Kalea 1 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
E-posta: iE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00
Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00
Jaiegunak: 10:00-14:00
Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00