Zumaian San Pedro parrokia berezia aurkituko dugu, gotorleku itxura nabarmena duena, eta bertatik kale nagusia Kostaldeko Bidearen trazadurak marrazten du Arritokieta ermitara iritsi arte, eta hirigune historikoaren amaiera finkatzen du ermita horrek. Igoera eroso bat eginez Elorrixeko San Sebastian ermitara iritsiko gara, eta bide nahiko irregular bati jarraitu ondoren, Gipuzkoako Done Jakue ibilbidearen beste mugarri batera iritsiko gara, Itziarko Santutegira hain zuzen ere; lurraldeko birjina zaharrenetako bat dauka santutegiak. Itziartik, beherako bide batek San Roke ermitara eramango gaitu, eta pixka bat aurrerago Debara iritsiko gara.