Zarauzko hirigune historikotik, Erdi Aroko galtzada txakolin-lursailen artean malda gogor batetik igoko da Santa Barbara ermitatik gertu iritsi arte, eta ermita horrek kostaldeko ikuspegi zoragarriak eskainiko dizkigu. Bideak leun jarraituko du, eta laster ikusiko dugu Getariako harkaitz-muinoa; Gipuzkoako portu zaharrenetako bat dugu Getaria. Bertako Erdi Aroko kaleen barruan aurkituko dugu San Salvador eliza gotikoa, harritzeko moduan lurzoru oso zail bati egokitutako eraikina.
Getaria pasatu ondoren, bideak Erdi Aroko galtzada kontserbatzen du tarte batzuetan, eta horietan zehar Askizuko San Martin elizara iritsiko gara, erromesen zaindariaren elizara, hain zuzen ere. Laster, Urola ibaiaren itsasadarrera iritsiko gara, non Santiago ermita zaharra eta erantsitako aterpetxea kontserbatzen diren; 1914. urtean Ignacio Zuloaga pintoreak museo bihurtu zituen horiek biak.