Turismo bulegoa

Helbidea: Iturriaga Jauregia - Kale Nagusia 17 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
Faxa: 943 83 55 65
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako bulego ordutegia (ekainaren 19tik irailaren 15era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00


 

Neguko bulego ordutegia (azaroaren 5etik apirilaren 1era)

Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00

 


 

Udaberriko ordutegia (apirilaren 2tik ekainaren 18ra)

Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00

Iparraldeko bidea

Irun > Santiago

818 km. inguru

32 etapa inguru

Seguruenik, erromesaldiaren aurreneko urteetan, pasabide naturaletik Kantauri itsasoko kostaldean barrena zihoana izan zen ibilbiderik aktiboenetako bat. Ibilbide horren lekuko gisa baseliza ugari, erromesentzako ospitaleak eta monasterio toponimoak aurkituko ditugu. Alabaina, kostaldeko bidea gogorra zen, eta errege-erregina kristauek barnealdeko erromes-bideak bultzatzen zituztenez, denborarekin Iparraldeko Bidea edo Kostaldekoa bigarren mailan geratu zen.

IX. mendean erromatarren garaitik kabotaje-ibilbideen bitartez Atlantikoko Europarekin lotuta zegoen Gipuzkoako kostaldera erromesak etortzen eta kostalde hori zeharkatzen hasi ziren, beren bidean zeuden merkataritza-bideak aprobetxatzen baitzituzten betiere. Erromes asko itsasotik iristen ziren eta Kantauri kostaldeko portuetatik hasten zuten bidea oinez. Beste batzuk kontinentetik etortzen ziren, Akitaniatik edo askoz urrutiagoko lekuetatik, eta Baionan lehorreratu ondoren, Bidasoa ibaira hurbiltzen ziren Hendaian. Ibilbide zaila zen, biztanle gutxiko inguru malkarretan zehar, baina hegoaldean armada musulmanen presentziak desiratutako jomugara iristeko lurreko ibilbide bakarra bihurtzen zuen bide hura.

Iraganeko ibilbidea inguratzen zuen paisaia gaur egungoaren oso desberdina zen: baso hostotsuek inguru menditsua estaltzen zuten, eta padura zabalek ibarrak eta ibai-ahoak hartzen zituzten; barrualdeko ibietatik zeharkatzen zituzten ibai-aho horiek erromesek, edo ontzietan, eta ez zituzten ontzi-bidaia horiek ordaindu behar.

Bidasoa ibaiaren ekialdeko ertzean aspalditik Zubernoako Prioretxea zegoen, erromesentzako ospitalea zuen komentua; bertan erromesak indarberritu egiten ziren, Gipuzkoako lurretan Done Jakue ibilbidearekin jarraitu aurretik. Ibaia ontziekin gurutzatzen zen hasieran, baina XIII. mendetik aurrera, egurrezko zubi bati esker, zeharkaldia askoz errazagoa egin zen Irunera arte. Hondarribiko portura ere erromesak etortzen ziren urrutiko lurretatik. Ibilbidean zehar erromesen joan-etorriak zirela-eta, ermita, eliza eta ospitale asko egin ziren, eta Gipuzkoako kostaldean herri berriak garatzea bultzatu zuen horrek; hori horrela, 1180. urtetik aurrera eta 200 urteko aldian, hiribildu ugari garatu ziren kostaldean. Done Jakueren gurtzan elkartu ziren guztiak eta bide santua zedarriztatzen zuten ermita asko egin ziren santu ospitaletakoen ohorez, hala nola Tourseko San Martin, San Roke, San Sebastian, San Pelaio, Andre Maria Magdalena eta San Anton. Erromesen ospitaleak ibilbidean zehar kokatzen ziren, ia herri guztietan. Gurutzekariek eta toponimikoek osatzen dute bidearen ondarea, eta bidearen tradizioa oso zaharra dela frogatzen dute.

Iparraldeko bideko etapak Gipuzkoan barrena

Turismo bulegoa

Helbidea: Iturriaga Jauregia - Kale Nagusia 17 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
Faxa: 943 83 55 65
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako bulego ordutegia (ekainaren 19tik irailaren 15era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00


Neguko bulego ordutegia (azaroaren 5etik apirilaren 1era)

Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00


Udaberriko ordutegia (apirilaren 2tik ekainaren 18ra)

Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00

logo udala

Turismo Bulegoa, Kale Nagusia 17.
20810 ORIO, Gipuzkoa
Tl: 943 830 904 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Udal webgunea: www.oriora.com

Gora joan