Mendi-ibilaldiak

mendi-ibilaldiak-planoa

Orioko Udalerria aukeraz beteriko ingurune erakargarrian dago kokatua, mendi ibilaldiak eta kanpoan egiteko ekintzak burutzeko oso egokia. Gipuzkoako hiriburutik oso gertu, Urola Kosta eskualdean kokatuta, paisaia ederrak eskaintzen ditu hainbat ibilbidetan zehar. Asko dira Oriori nortasun handia ematen dioten elementuak, historia, ohitura eta usadioak, geografia eta naturaren eskaintzak, besteak beste.

Hasteko, eta orografiari dagokionean, aipagarria da kostaldeko Igeldo-Mendizorrotz-Kukuarri monoklinalak, hau da, Donostian hasi eta Orio arte kostaldeko erliebea definitzen duen itsasertzak, 364 metroko garaiera hartzea Kukuarrin, eta malkartsu jaisten da itsaso aldera, ia inor bizi ez den kostalde basatia sortuz, itsaslabarrak izanik benetako protagonistak. Orion kostaldeko labarrak eten egiten dira Oria ibaia itsasoratzen den ingurunean, Orio kokatzen den eremu pribilegiatua.

Bestalde, ibaiaren ezkerraldea Pagoetatik jaisten diren hainbat beheraldik definitzen dute, eta ibar txikien artean ibaian amaitzen dira, Orioren aurrean.

Ingurune hau oso egokia da mendi-ibilaldiak egiteko, hori dela eta, ondoren seinaleztatuta dauden mendi-ibilaldien berri ematen dizuegu.

FaLang translation system by Faboba