Festak eta herri-giroa

festakHerriko zaindarien jaiak bi dira: San Pedro jaiak ekainaren 29an eta San Nikolas jaiak abenduaren 6an; oso giro onean ospatzen dira. Aipatzekoa da, baita ere, 1901. urtean Orion harrapatu zen balearen oroimenez, bost urtetik behin ospatzen den Balearen Eguna festa hunkigarria.

Bestalde, uda garaian ekitaldi eskaintza zabala egoten da: erakusketak, bisita gidatuak, haurrentzako emanaldiak, zinea kalean, musika kontzertuak herriko tabernetan, estropadak eta abar.

FaLang translation system by Faboba