Erromesaldiak

Erromesaldia, hitzaren zentzurik hertsienean, fededun batek edo batzuek santutegi batera, leku sakratu batera edo konnotazio erlijioso garrantzitsuak dituen toki batera egiten duten bidaia da. Beraz, debozio-lekuetarako bidaia horien bidez, erromesak gauza sakratuekin harremanetan jartzen dira. Bidaia oinez egiten da sarritan, eta haren bidez, erromesak naturaz gaindiko gertaeraren bat bizi nahi du, ibilbidean zein helmugan, profanoa ez den errealitate baten parte izateko.

Erromesaldia erlijio gehienetan egiten da, eta hainbat adibide aurki ditzakegu hinduismoan, budismoan, judaismoan, kristautasunean edo islamismoan, besteak beste.

Kristautasunean, ezagutzen diren erromesaldi zaharrenak Jesus jaio, bizi edo hil zen lekuekin daude lotuta. Lur Santura egindako erromesaldiei buruzko kontakizunak ere badaude, gure aroko IV. mendetik aurrera. Erromesaldien beste helmugetako bat Erroma izan da, eta oro har, apostoluekin, santuekin edo martiriekin loturiko lekuak, Ama Birjinaren agerraldiekin zerikusia dutenak, mirariak edo sendakuntzak gertatu ziren lekuak eta abar.

Hona hemen kristauen tradizio handieneko erromesaldi-guneak:

FaLang translation system by Faboba