Bide frantsesa

Santiagoko katedrala

Orreaga > Santiago

775 km. inguru

32 etapa inguru

Bide Frantsesak Orreaga eta Donibane Garazi lotzen ditu Santiago de Compostelarekin. Iberiar penintsulan Santiago de Compostela helmuga zuten Erdi Aroko ibilbide guztien artetik «Bide frantsesa» zen garrantzitsuena. Bide honetatik frankoak edo atzerritarrak sartzen ziren Espainian, eta hortik datorkio izena.

Santiagorako erromesaldien ibilbide garrantzitsuena eta jendetsuena da egun. Izan ere, Done Jakue Bideren batetik dabiltzan erromesen %85 inguru hartzen ditu. Ibilbidea oinez egin daiteke 30 etapa ingurutan, eta bizikletaz 12 etapatan.

Europatik datozen eta Ostabaten (Frantzia hegoaldean, Donibane Garazitik oso hurbil) bat egiten duten lau erromesaldi-ibilbideen elkargunetik sortzen da. Pirinioak gurutzatu eta muga igaro ondoren, bideak lau autonomia-erkidego eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu 775 km-tan: Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon (Burgos, Palentzia, Leon) eta Galizia (Lugo, Coruña). Bidean zehar dagoen kultur ondarea izugarria da. Ibilbidean zortzi katedral topatuko ditugu, eta ezin konta ahala eliza erromaniko, gotiko edo errenazentista. Horrez gain, bidea eraikin zibil ederrez josita dago. Hori gutxi balitz, erromesen joan-etorria errazteko egindako ingeniaritza-lanak aipatu behar dira: galtzadak, zubiak eta abar. Gainera, ibilbidean zehar dauden herri asko Done Jakue Bidearen eraginez sortu ziren.

FaLang translation system by Faboba