Barneko bidea

Santiagoko katedrala

Irun > Santo Domingo de la Calzada

203 km. inguru

8 etapa inguru

Euskal Bidea edo Barnealdeko Bidea ardatz garrantzitsua izan zen, Europatik penintsularako sarbide gisa eta Bide Frantsesarekiko lotura gisa. Irundik irteten da, Kostaldeko edo Iparraldeko Bidea bezala, eta Bide Frantsesarekin elkartzen da Errioxako Santo Domingo de la Calzada herrian, 200 km eskas egin ondoren. San Adriango Bidea edo Baionako Bidea izenaz ere ezagutzen da.

Bide hau seinaleztatuta dago 2005az geroztik, baina gutxi ezagutzen eta erabiltzen da oraindik. San Adriango tuneletik igarotzen da Gipuzkoatik Arabara, Aizkorriko Mendilerroko pasabide naturala zeharkatuz. Mendilerro horrek Gipuzkoako parke naturalik handiena osatzen du.

Bide honetako zerbitzuak ez dira nahikoak oraindik, baina datozen urteotan hobetu egingo direla espero da.

FaLang translation system by Faboba