Donostiako suak itsasotik ikusteko aukera izango da abuztuaren 13, 14, 15 eta 16an, Oriotik abiatuta

kartelafuegoswebOrioko Udalak eta Begi Bistan enpresak 4 irteera antolatu dituzte, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak itsasontzitik ikusteko.

Irteerak abuztuaren 13,14, 15  eta 16an izango dira. Itsasontzia Orioko kirol portutik aterako da 4 egunetan, 21:15ean.

Txartelak salgai  turismo bulegoan

Irteeran parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira: helduek, 20 eurotan, eta haurrek, 10 eurotan. Txartelak dagoeneko salgai daude  turismo bulegoan (943 83 55 65  - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. )

18 urtetik beherako gazteek guraso edo begirale batekin etorri behar dute.

Oharra

Itsaso txarra aurreikusten bada, bertan behera geratuko da irteera. Aldez aurretik jakinaraziko da.

Jertsea edo txaketa eramatea komenigarria da.

FaLang translation system by Faboba