Jarduera ugari antolatuko dira aurten Arraunetxen, errioaz gozatzeko

begibistanibilbideak17Arraunetxean antolatzen diren uretako jarduerak Begi Bistan enpresak kudeatzen ditu, Udalak egindako lehiaketa berak irabazi zuelako. Urtetik urtera indarra hartzen ari dira errioan antolatzen diren jarduera horiek eta gero eta jende gehiagok baliatzen ditu.

Begi Bistanek egiten duen jarduera-eskaintza edozeinek baliatzeko modukoa da, bai bertako herritarrek eta bai kanpotik datozkigun bisitariek.

Hauek dira aurten eskainiko dituen jarduera nagusiak : Piraguan egindako ibilbide gidatuak, Oria ibaiaren jaitsiera eta ontzien alokairua.

 

Ibilbide gidatuak piraguan eta Oria ibaiaren jaitsiera

Iaz ere egin ziren ibilbide gidatu hauek eta aurten indartu egin nahi ditu Begi Bistanek. Jarduera honetan errioaren jaitsiera egiten da piraguan, Txokoaldetik abiatu eta Arraunetxean bukatu. Normalean marea gora dagoenean egiten da, ura jaisten hasitakoan. Ibilbidean barrena, parte-hartzaileei azalpenak ematen zaizkie errio ertzean ikusten denari buruz: ontziolak, aluneak, garai bateko baleazaleen kontuak, merkataritza…

 

Izena emateko, Begi Bistan enpresara deitu behar da (657 794 677) .

Ontzien alokairua 

Ontziren bat alokatu nahi izanez gero, Arraunetxean aukera zabala dago: paddle surf egiteko taulak, paddle taula handia (7-10 lagunentzat), piraguak, 6-9 lagunentzako ontzi pneumatikoa, trainerua…

Ontziak alokatzeko ordutegia hau da: 10:00etatik 19:00etara.

Prezioak aldakorrak dira ontzi-motaren eta denboraren arabera (ikusi behean).

Ontzia alokatzeko edo informazio lortzeko, deitu Begi Bistaneko telefonora: 657 794 677

 

FaLang translation system by Faboba