Lusarbe-Kukuarri Bide Laburreko mendi-ibilaldia (PR Gi-159)

PRGi-159

Ibilbide hau Orioko behe aldeko ingurunearen adierazgarria da, ibaiaren ondokoa, eta desnibel gutxi duenez ez du zailtasun handirik.

Ibilbide hau Lusarbeko Atsedenlekutik abiatzen da, Igeldo-Orio bidearen ondotik, eta ingurutik doazen hainbat bide errekuperatzen ditu. Bide hauetan zehar Orioko goiko aldea ezagutzeko aukera izango dugu, eta baita kostako eta Gipuzkoako barne aldeko paisaia ederrak ikusteko aukera ere. Ondorengo aipamenean, ibilbidea erloju orratzen kontrako zentzuan deskribatzen da.

Atsedenlekutik itsasaldera egiten duen bidexka hartuko dugu Luxarbe Erdi izeneko baserriraino. Hemendik aurrera Orio aldera doan bidexka 300 bat metrotan aurrera jarraituko dugu ?Kostaldeko Done Jakue Bidea?, bide nagusiarekin gurutzatzen den arte. Gurutze-bide honetan itsaso aldera egiten duen bidea hartuko dugu, eta etxe baterako sarrera ikusten dugunean ezkerretara hartuk dugu, ibaiaren norabidean (mendebaldea) doan hegaletik zehar. Hemendik aurrera mendi hegalean doan bidexka jarraituko dugu ibaira jaisten den gailur-ertzeraino.Gain hori utzi eta Kukuarriko gurtzera joko dugu.

Kukuarri gaina kostaldearen, ibaiaren eta Gipuzkoako barne aldearen paisaia ederrak erakusten dituen begiratoki zoragarria da: Oria ibaiaren itsasoratzea ikus dezakegu, Orioko hiri barrua, Zarautz, Mollarri eta inguruko itsaslabarrak, Getaria, San Anton mendia, Kantauri itsasoa, Donostia, Usurbil, eta abar, bai eta Gipuzkoako mendi tontor ugari ere, besteak beste, Izarraitz, Ernio, Pagoeta, Aralar, Andatza, Aiako Arria eta Larrun.

Kukuarritik pista batean zehar gurutze-bidera jaitsi gaitezke eta hemendik lehen aipatutako bidea egin Lusarberaino.

BEREZITASUNAK 
Iraupena: Ordu 1
Desnibela: 123 metro gutxi gorabehera
 perfil159
FaLang translation system by Faboba