Orio-Itxaspe Bide Laburreko mendi-ibilaldia (PR Gi-158)

PRGi-158

Ibilbide hau Orioko behe aldeko ingurunearen adierazgarria da, ibaiaren ondokoa, eta desnibel gutxi duenez ez du zailtasun handirik.

Mendi bira hau erloju orratzen kontrako zentzuan egitea proposatzen da, gune historikotik (Kale Nagusia) abiatu eta San Martin baselizara igoz. Ondoren, A-8 (Txanka) autopista zeharkatzeko bidean pixka bat jaitsi, eta autopista igarotakoan ezkerretara doan bidexka batetik igo. Bidexkaren amaieran igotzen den lehen errepidea hartu eta lehen bide aldaketan ezkerretara hartu. Hemendik aurrera bidea jarraitu besterik ez dago Itxaspe baserrira iritsi arte, Orioko Udalerrian itsasora begira dagoen baserri bakarra. Bidean zehar hainbat begiratoki ikusiko ditugu, garai batean arrantzarako eta defentsarako erabiltzen zirenak. Azkenik, Itxaspetik Antillako hondartzara jaitsiko gara, eta Orioko erriberatik zehar gune historikora iritsi.

BEREZITASUNAK 
Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutu
Desnibela: 195 metro gutxi gorabehera
 perfil158
FaLang translation system by Faboba