Herrigune historikoa

herrigunea

Orioko erdialde historikoa, Goiko kale bezala ezagutzen dena, XIII. mendekoa da. San Nikolas elizatik hasi eta San Martin ermitaraino iristen da.

Alde zaharreko kaleak aldapatsuak, mailakatuak eta ia labirinto itxurakoak dira, harkaitzari loturik, itsas zaporeko espazio txikiekin, alboetako etxebizitzetara zenbait sarrera eginez. Orioko alde zaharrak balio handia du, Erdi Aroko itxura eta garai ezberdinetako eraikin ugari bere horretan mantentzen baititu. Armarriak, ondo landutako hareharria, kolore biziko balkoiak, harriztatutako kaleak eta beste hainbat elementuk Erdi Aroko itxura osoa ematen diote.

FaLang translation system by Faboba