Bariko San Nikolasen eliza

san-nikolas-eliza

XVII mendearen hasieran bukatu zen. Aurretik zegoen eliza txikiago bat ordezkatu zuen, eta XVI. mendean izandako garapen ekonomikoari esker burutu ahal izan ziren eliza berriaren lanak.

Oraindik ere, lehengo eliza zaharraren aztarnak ikus daitezke eraikinaren atzeko aldean, lurrean, agertzen diren hilobietan.

Barroko garaikoa dugu eta estilo horren handitasun eta neurri zabalak ditu, baina baditu, baita ere, Barrokoak ahazten ez dituen elementu klasikoak, elegantzia eta oreka eransten diotenak.

Hiru sarrera ditu, alboetatik hirurak, estalitako bi atari edo zimitorioetatik. Atari horiek elkarrekin lotuta daude elizaren atzeko aldean doan pasabide baten bidez. Burualdean kanpandorrea du.

Barneko dekorazioari buruz aipatu beharrekoa da aldare nagusiko erretaula. Barroko estilokoa da, eta zutabe salomoniarrek goian dagoen San Nikolasen irudiari eusten diote. San Nikolas itsaso bidez egiten ziren bidaien eta arrantzaleen babeslea zen.

Aipagarria da, bestalde, kruzeroaren ezkerreko aldean dagoen, Alejandriako Santa Katalinaren irudia, oso ederra baita.

FaLang translation system by Faboba