Kirola eta arrauna

kirola Orioz hitz egitea arraunaz hitz egitea da. Gure arraunketaren jatorria XIV eta XV. mendeetan koka daiteke. Garai haietan arrantzalee baleak harrapatzeko arraunez mugitutako traineruak erabiltzen zituzten eta, seguru asko, traineru haiek berak erabiliko zituzten antxoa, sardina eta beste hainbat arrain harrapatzeko ere. Behin arraina harrapatuta, garrantzizkoa izaten zen aurrena iristea salmenta lekura eta norgehiagoka haiek dira egungo arraunketaren aurrekariak.

Arraunketak garrantzia handia du Orion. 1901ean irabazi zuen herriko traineruak lehen aldiz Donostiako Kontxako estropada, eta, geroztik, beste 31 aldiz ere irabazi du. Gaur egun, eta Orioko Arraunketa Elkartea sortu zenetik, tostako arraunketaz gain, aulki mugikorrekoa ere lantzen da, Orioko arraunlariek sarri erakutsi dute beren maila handia, baita nazioarteko lehiaketa eta olinpiadatan ere.

FaLang translation system by Faboba