Done Jakue Interpretazio Zentroa

donejakue

XII eta XIII. mendeetan Kostaldeko Donejakue bideak Orioko herriaren garapenean zerikusi handia izan zuen. Donostiatik zetozen erromesak Mendizorrotz pasa ondoren Orio igarotzen zuten Zarautzera bidean. Ibaia gurutzatzeko marabedi bat ordaindu behar bazen ere, erromesak salbuetsita zeuden, errege pribilegioa zuten eta.

Gaur egun ere, Orio Santiagora doazen erromesek igarotzen duten herria dugu, eta Tourseko San Martinen ermita, San Nikolas Eliza eta Alde Zaharra bideari loturiko monumentu eta tokiak dira.

Interpretazio zentroa

Erromesen aterpetxea

FaLang translation system by Faboba