ERROMESENTZAKO OSPITALE ZAHARRA EDO “PIEDADIA”

Erromesentzako ospitale zaharra

Orioko Kale Nagusian, antzina, erromesentzako ospitale bat zegoen, Pietatearen Andre Mariari atxikia. Hainbat mendetan zehar, eraikin horrek erromesak, bidaiariak edo aterpe bila zebiltzan pobreak hartu zituen. XVI. mendeko testigantzen arabera, garai hartan ostatu-emaile bat eta hogei ohe inguru zeuzkan. Gaur egun, eraikinaren hondarrak baino ez dira geratzen.

FaLang translation system by Faboba