Turismo bulegoa

Helbidea: Iturriaga Jauregia - Kale Nagusia 17 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
Faxa: 943 83 55 65
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako bulego ordutegia (ekainaren 19tik irailaren 15era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00


 

Neguko bulego ordutegia (azaroaren 5etik apirilaren 1era)

Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00

 


 

Udaberriko ordutegia (apirilaren 2tik ekainaren 18ra)

Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00

HITZALDI IBILTARIAK

Kopia - IMG 20151016 083319Eskualdeko itsas ondarea ezagutzera emateko hitzaldi ibiltariak antolatu dituzte gure herriko turismo bulegoek. Azaroko igandeetan izango dira eta aurrenekoa Orion izango da azaroaren 1ean, goizeko 11tan. Hitzaldiaren izenburua " Itsas-hiribildu baten ezaugarriak ezagutu ditzagun"  da eta hizlaria, beste herrietan bezala, Xabier Alberdi itsas historian aditua izango da.

 

Ibilbidea ondorengoa da: Orioko udaletxe aurrean hasi eta amaituko da. Orioko alde zaharrean zehar burutuko den ibilbide honetan Gipuzkoan historian zehar garatutako itsas jarduera nagusienetan partaidetza zuzena izan zuten hainbat itsasgizonen etxeez gain, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako itsas-hiribildu baten ezaugarriak eta elementuak ezagutuko ditugu.

Izen-ematea: Orioko turismo bulegoan, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 943 83 55 65

Hitzaldi ibiltaria doakoa da.

Gainontzeko hitzaldi ibiltariak:

Zarautz: Galdutako itsa s historia berreskuratzeko saiakera bat Zarautzen.

Azaroaren 8an, 11tan

Ibilbidea:Berazadi zaharra (Goiko kanping-a) baserriaren aurreko aparkalekuan hasi eta amaituko da. Ibilbidean, itsas jarduerekin ustez harreman txikia izan duten Zarautz bezalako herriek ere itsas historia aberatsa dutela frogatuko dugu. Besteak beste, talaiak, portuak, zamalekuak, hondoraketak, itsas industria eta abar landuko dira.

Izen-ematea: Zarauzko Turismo bulegoa, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 943 83 09 90

 

Getaria:San Anton mendiko sekretuak

Azaroaren 15ean, 11tan

Ibilbidea: Getariako moilan, San Anton mendiko bidearen hasieran (San Anton erretegiaren ondoan) hasi eta amaituko da. Gipuzkoako portu seguruenaren funtsezko elementua den San Anton mendiko itsas historia aberatsa landuko da. Besteak beste, moilak, lonjak, ermitak, talaiak, faroa, gotorlekuak eta abar ezagutuko ditugu.

Izen-ematea: Getariako turismo bulegoa, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 943 14 09 57

 

Zumaia: Euskal itsas-balentrien antzinako monumentuak.

Azaroaren 22an, 11tan

Ibilbidea: Olazabal Idazkariaren jauregi aurrean hasi eta San Telmo ermitan amaituko da. Historian zehar euskaldunek itsasoetan burututako balentriak ondorengoek ahaztu ez zitzaten, elizetan eraiki zituzten oroigarri eta monumentuak aztertuko ditugu. Besteak beste, Zumaiako San Pedro parrokia, San Telmo ermita, San Jose komentua eta zenbait jauregi eta dorretxe ezagutuko ditugu.

Izen-ematea: Zumaiako Turismo bulegoa, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo 943 14 33 96

 

Aia: Gure itsas paisaia zaharrean zehar.

Azaroaren 29an, 11tan

Ibilbidea: Ubegun industrialdetik hasiko da ibilbidea. Bertatik autobusez Laurgainera gerturatuko gara. Ondoren, mendi ibilalditxo baten moduan Laurgaindik irten eta Ubegun industrigunera itzuliko gara. Bidean, Laurgaingo jauregia, Agorregiko burdinola eta errotak, Manterola burdinola, Ibarrola inguruko haizeolak, Amasportuko errenteria edo lonja, errota eta haizeolak, eta azkenik Oribarko portua, eta bidean dauden baserri, lursail, sagasti, baso eta abarrak, guzti-guztiak antzinako itsas paisaia zaharrarekin lotura dutenak ikusiko dira.

Izen-ematea: Aiako Kultur Etxea, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.   edo 943 13 09 24

Hemen daukazu kartela

 

 

 

Turismo bulegoa

Helbidea: Iturriaga Jauregia - Kale Nagusia 17 - 20810 ORIO
Tel.: 943 83 55 65
Faxa: 943 83 55 65
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


Udako bulego ordutegia (ekainaren 19tik irailaren 15era):

Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00
Igandeetan: 10:00 - 14:00


Neguko bulego ordutegia (azaroaren 5etik apirilaren 1era)

Asteartean: 09:30 -13:30
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:30 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-15:00
Igandean: 10:00-14:00


Udaberriko ordutegia (apirilaren 2tik ekainaren 18ra)

Asteartean: 09:30 -13:00
Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00- 19: 00
Larunbatean: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
Igandean: 10:00-14:00

logo udala

Turismo Bulegoa, Kale Nagusia 17.
20810 ORIO, Gipuzkoa
Tl: 943 835 565 - E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Udal webgunea: www.orio.eus

Gora joan