ORIOKO 16. NAZIOARTEKO ESTROPADAK

 

nazioartekoestropadak15Datorren apirilaren 4an, larunbatarekin, Orioko 16. nazioarteko estropadak jokatuko dira.

Aurten nazioarteko estropadak berriro antolatzeko ideia Arraunketa Elkartearen 50. urteurreneko ospakizunen testuinguruan sortu zen. Arraun-festa handia izango da.

Partaideak Arraunetxetik aterako dira eta plazan bukatuko dute. Plazan harmaila jarriko dute eta bertan tokia hartzeko aurrena herriko hainbat establezimenduetan sarrera erosi beharko da.

Apirilaren 4ko programa

Egun osoko arraun-festa izango da apirilaren 4koa. Honako hau da eguneko programa:

Goizetik, haurrentzako tailerrak izango dira BABYAUTO gunean.

11:30 Talde parte-hartzaileak aurkezteko ekitaldia.

12:00 Musika lehiaketa. Honako taldeek parte hartuko dute:

16:15 Orioko 16. nazioarteko estropadak.

17:40 Sarien banaketa moila aurreko pantalanean.

Arratsaldean eta iluntzean: txarangak ibiliko dira kalez kale.

FaLang translation system by Faboba