Urriko eta azaroko jardueren programa

urriazarokoagendaUdalak kaleratu berri du urriko eta azaroko kultur jardueren programazioa. Ekitaldi hauek osatzen dute programa:

URRIAK 5, LARUNBATA
Euskalsurf SUP Race Zirkuitua-Orio 2019. Arraun-surfeko txapelketa eta egun osoko festa.

URRIAK 8, ASTEARTEA
18:00 Alzheimerrari buruzko hitzaldia kultur etxean, AFAGI elkarteak antolatuta

URRIAK 14, ASTELEHENA
18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

URRIAK 18, OSTIRALA
22:00 Gari & Maldanbera taldearen kontzertua kultur etxean. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da bertan

URRIAK 22, ASTEARTEA
18:00Pello Añorga ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

URRIAK 26, LARUNBATA
Goiz eta arratsaldez ‘La muerte en los niños’ ikastaroa kultur etxean, Mar Cortina pedagogoak emana. Mandalara elkarteak antolatuta

AZAROAK 4, ASTELEHENA
18:00 Miriam Mendoza ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (3-6 urte arteko haurrentzat)

AZAROAK 10, IGANDEA
10:30 Hazi-banaketa, Herrio natur taldeak antolatuta.

AZAROAK 14, OSTEGUNA
19:00 Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia kultur etxeko areto nagusian

AZAROAK 16, LARUNBATA
22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian. Sarrerak 22 euro balio du eta aldez aurretik hartu behar da online:
https://entradium.com/es/events/benito-lertxundi-orion

AZAROAK 19, ASTEARTEA
18:00 Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa kultur etxeko areto nagusian (5-8 urte arteko haurrentzat)

AZAROAK 20, ASTEAZKENA
17:30 Musika Eskolaren kalejira, Santa Zezilia dela-eta

AZAROAK 29, OSTIRALA
Erabilitako jostailuen bilketa, Herrio natur taldeak antolatuta: 16:00etan Zaragueta eskolan eta 16:30ean ikastolan.

Asteazkenero bingoa izango da kultur etxean 16:30ean, azaroaren 20an izan ezik.


 

FaLang translation system by Faboba