San Nikolas jaiak 2018

 sanikolas2018

Aurtengo San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira, asteazkenetik larunbatera.

Hau da 2018ko San Nikolas jaien programa:

Abenduak 5, asteazkena SAN NIKOLAS BEZPERA
19:00 PELLO TA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN ARITUKO DIRA.
20:00 FESTEN HASIERAKO DEIADARRA Salatxo abesbatza omenduko da beren 25. Urteurrena ospatzeko. Pello eta Nikolasa, Danbolin Musika Eskola eta Harribil dantza taldearekin. San Nikolas Martxa, Orioko Martxa, Balearen martxa, Arin-arina, Debako martxa, Biribilketa

21:00 ZARAKATUN BATUKADA KALEZ KALE ARITUKO DA.

23:00 GIRANICE MUSIKA TALDEAREN KONTZERTUA PLAZAN.

00:30 GOZATEGIREN KONTZERTUA PLAZAN.


Abenduak 6, osteguna SAN NIKOLAS EGUNA
10:00 KAMEL ZIANI KROSA. Benjamin, alebin eta infantilentzako krosa Mendibeltz ondoko parkean.

11:00 MEZA SALATXOK KANTATUA
12:00 SALATXO ABESBATZAREKIN KANTU POTEOA.

12.30 DANTZARI TXIKIEN TXAPELKETA HARRIBILEK ANTOLATUTA

12:30 GAZTETXOENTZAT DARDO TXAPELKETA

14:30 HERRI BAZKARIA, BABARRUN JANA KARELA KIROLDEGIAN

16:00 HAURRENTZAKO HERRI KIROLAK MENDIBELTZ ONDOKO PLAZAN ZARAGUETA ESKOLAK ANTOLATUA. EGURALDI TXARRAREKIN HERRIKO FRONTOIAN IZANGO DIRA.

18:00 HELDUEN DARDO TXAPELKETA HERRIKOIA

18:00 PELLO TA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN ARITUKO DIRA

19:00 ERREBAL MUSIKA TALDEA HERRIKO PLAZAN

22:30 BERTSO SAIOA KARELAN. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Arrate Illaro eta Aitor Mendiluze Gai-jartzailea: Unai Manterola.

23:45 OXABI ERROMERIA TALDEA HERRIKO PLAZAN.

Abenduak 7, ostirala SAN NIKOLAS BIGARRENA, UMEEN EGUNA
9:30 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA KARELAN LH3·tik DBH4RAKO GAZTEEN ARTEAN ORIOKO HERRI IKASTOLAK ANTOLATUA. IZEN EMATEA ABENDUAREN 5 ARTE ZAST.ES WEB ORRIAN EDO KARELAN. 10:30-13:00 JUBILATUEN HAMAIKETAKOA ZAHARREN BABESLEKUAN.

11:00 GAZTETXOEK HERRIAREN ARDURA HARTUKO DUTE UDALBATZARREAN.AURTEN JAIOTAKO ORIOTARREI ONGIETORRIA EGINGO ZAIE UDALBATZARREAN

11:30 PUZGARRIAK FRONTOIAN

12:30 HERRI KIROLAK PLAZAN

18:00 URBIETA-ESNAOLA (BILLABONA) VS. LERTXUNDI-ARANALDE (ORIO).

ONDOREN, TITIN III-MERINO VS. URBIETA II-ZABALA. (5€)
18:00 PELLO TA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN ARITUKO DIRA.

19:30 LEHIAN ERROMERIA PLAZAN.

23:30 LEHIAN ERROMERIA PLAZAN.

Abenduak 8, larunbata SAN NIKOLAS HIRUGARRENA, KUADRILLEN EGUNA
12:00 WM DANTZA ESKOLAKO URBAN STYLE EMANALDIA HERRIKO PLAZAN.
17:00 BIKOTETAKO DARDO TXAPELKETA IREKIA

18:00 PELLO TA NIKOLASA ERRALDOIAK BURUHANDIEKIN ETA TXISTULARIEKIN BATERA KALEJIRAN ARITUKO DIRA.

19:00 BURRUNBA ELEKTROTXARANGA BIKAMIOTATIK HASI ETA HERRIKO KALEETAN BARNA IBILIKO DA. 23:00 LUHARTZ MUSIKA TALDEA HERRIKO PLAZAN.

Erraldoi eta buruhandien ibilbidea honako hau izango da: Kultur Etxetik atera, Sarasuanean Arrantzale kalea hartu, bertatik Ikastola aurreko plazara eta handik herriko plazara.
Etxean buruhandiak dituzten bai ume eta helduak kale jiran ateratzera animatzen zaituztegu herriko erraldoi eta buruhandiekin batera.

.

FaLang translation system by Faboba