Hitzaldi ibiltariak egingo dira eskualdean aurten ere, itsas ondarea ezagutarazteko

Kopia - 2016 - KartelaAia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotuta dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi horiek. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Azaroaren 6an emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 6koa, Zumaian izango da. Hurrengo igandeetan Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

Zumaia

Getaria

Orio

Zarautz

Aia

Data zehazteko

FaLang translation system by Faboba